2012 urteko txostena - page 66

konpromisoa
Espezie batzuen kopuru handiagoak sartzeak, kasu askotan, salmenta prezioaren jaitsiera
eragiten du. Horixe da honako hauen kasua: lotxa, krabarroka, mihi-arrain ertain eta txikia,
legatza, bisigua, itsas zapoa eta erreboila, bai harrapatua bai haztegikoa. Bestela, sarrera
gutxiago eta prezio handiagoaren kasuan, honako hauek: bakailaoa, txipiroia, hegalaburra,
aingira, paneka, txitxarroa, merlenka, olagarroa eta sardina. Espezie horietako batzuk atzera
egin dute erregistroetan, nabarmen gainera: aingirak % 24, olagarroak % 37, eta sardinak, % 16.
Itsaski freskoaren erregistroa jaistea bereziki krustazeoen (buia, abakandoa, txangurroa,
A Coruñako zigala (- %10,6), nekora (- % 8,62) eta otarraina) eta zenbait moluskuren (txirla,
karrakela, txirla txikia eta muskuilua) sarrera txikiagoaren ondorioz da.
1...,56,57,58,59,60,61,62,63,64,65 67,68,69,70,71,72,73,74,75,76,...84
Powered by FlippingBook