indarguneak
Zerbitzuen eskaintza
Ustiaketagatiko gastuak % 2,6 murriztu dira, eta ustiaketagatiko etekina 557.819 eurokoa
izan da, hau da, aurreko ekitaldiaren aldean % 112ko hobekuntza. Horren arrazoia, alde
batetik, langileen gastuen murrizpena eta konponketetan eta mantentze-lanetan egindako
murrizpenak dira.
Kanpoko zerbitzuek gastua eragin dute “Konponketak eta kontserbazioa” atalean, 324.529
eurokoa, % 26,8ko murrizpena; “Zaintza eta kanpoko aholkularitza” atalean, zerbitzuaren
adjudikazioa duen enpresaren aldaketa egon da, eta kontzeptu horretako gastua 288.507
eurokoa izan da, horrek % 5,7ko murrizpena ekarri du; “Garbiketa eta isuriak”, 1.016.198 euro,
eta “Argi indarraren eta uraren hornikuntza”, 954.588 euro. “Kanpoko beste zerbitzu batzuk”
epigrafea azpimarratu behar da, 251.627 eurokoa, eta hor % 1eko igoera egon da.
Langile-gastuak % 14,6 jaitsi dira 2011koen aldean, batez ere, 20/2012 Dekretua betetzeko,
sozietateko langile guztiei Gabonetako aparteko soldata kendu izanagatik, soldatak izoztu
egin direlako eta Elkarkidtza BGAEra erakundeak ekarpenak egiteko debekuagatik, Estatuko
Aurrekontuei buruzko 2/2012 Legeari jarraikiz.
Mercabilbaok Etekinen gaineko Zergari dagokionez ordaindu beharrekoa 1.190 euro izan
dira, zerga horri buruzko Foru Arauaren 36. artikulua aplikatzearen ondorioz, hau da, kuota
likidoaren % 99ko hobaria. Hori ondorioztatzen da titulartasun pribatuko akzioak amortizatuta
sozietatearen kapitala murriztuta, eta sozietatearen estatutuak aldatuta, kapital sozial osoa
titulartasun publikokoa izan dadin.