indarguneak
Era berean, gure autonomia mailak, funts propio gisa ondare garbia + pasiboaren guztizkoa
hartuta, % 93,10eko balioa hartzen du.
Ekitaldi honetan, Santurtziko Udalaren titulartasuneko 259 akzio erosi eta amortizatu dira,
sozietatearen estatutuen eskakizunak betez, horrela kapital soziala titulartasun publikoko
akziodunek osatzen dute soil-soilik. Aurrezkia lortzeko eta kudeaketa operatiboan arintasun
handiagoa lortzeko Santurtziko Udalaren akzioen amortizazioa erosteaz gain, 2012an % 57
murriztu da Sozietateko administratzaileen kopurua.
Inguruaren ezegonkortasuna ikusita, 2013rako ikuspegiak zuhurtasuna izango du oinarri, eta
horrekin batera, ahalegina eta konpromisoa, estrategia egokiari eusteko gure jardueraren
ardatz izango diren baloreak.