2012 urteko txostena - page 74

2012a urte positiboa izan da emaitzen goranzko joerako berrespenagatik ...
2012ko ekitaldian Mercabilbao S.A.ren emaitza ekonomikoak 796.530 euroko onura du zergen
ostean, edo bestela esanda, % 56,9ko hobekuntza izan du aurreko urteari dagokionez.
Baliabideetan, oro har, ia 1.662 mila eurora iritsi zen Cash Flowa.
Honako hauek izan dira prestakuntzan eta emaitzaren bilakaeran kontuan izan diren aspektu
garrantzitsuenak:
Diru-sarreren bilakaera
Ekitaldian egindako salmenten zenbatekoa 3.938 mila eurora igo da, hau da, % 0,7, 2011ko
ekitaldiarekin konparatuz. Negozio-zifraren bolumenean izandako aldaketa horren arrazoiak
honako hauek dira, batik bat:
- Merkatuko tarifa orokorrak izoztuta eduki dira % 2,4koa izan den KPIren igoeraren
aldean. Azpimarratu behar da 2012ko abenduan, merkatu guztien erabateko okupazioa
izan zela.
- Hornidura-zerbitzuen diru-sarrerak % 9,3 igo dira, batik bat, erabiltzaileekin
hitzartutako energiaren prezioa igo delako eta, horren ondorioz, ordain gisa, arlo
honetako gastuak % 4,7 egin du gora, aurreko urteari dagokionez.
Ekitaldi honetan intsuldaketetatik etorritako diru-sarrerak gauzatu dira 25 mila eurotan,
eta aurreko ekitaldian ez zen diru-sarrerarik egon kontzeptu horregatik. Diru-sarrera horiek
arrainen merkatuko intsuldaketa batetik, fruta eta barazkien merkatuko intsuldaketa batetik,
eta balioanitzeko merkatuko intsuldaketa batetik.
indarguneak
1...,64,65,66,67,68,69,70,71,72,73 75,76,77,78,79,80,81,82,83,...84
Powered by FlippingBook