konpromisoa
Murrizpen honen arrazoia antxoaren biomasaren murrizpena izan da; kezkagarria ez den arren,
harrapaketen kopurua jaistera behartu zuen. Datu horrek ez zituen bereziki kezkatu Kantauriko
kofradiak, murrizpena nabarmena bada ere, harrapaketak 2011koak baino handiagoak izan ziren.
Gainera, sektoretik babesa eman zitzaion antxoaren kuota murrizteari, horrela espeziearen
lonjako prezioa nabarmen jaistea saihesten zelako, eta kontserba-fabrikek udaberriko kanpainatik
kanpo harrapatutako bokartengatiko interesa txikiagoa zelako, udaberrian, bokartek duten gantz
kopuruagatik kontserbarako egokiagoak baitira.
Bizkaiko Golkoko antxoa-sasoiaren amaierak eta hegaluzearen kanpainaren hasierak bat egiten
dute. Euskal arrantzaleek hegaluzearen kanpaina itxi dute azken bost urteotako harrapaketa-
bolumen handienarekin; izan ere, euskal portuetan 6.477 tona hegaluze porturatu dituzte, eta
horietatik 813 Tm Mercabilbaon banatu dira. Handizkakoen biltegietako batez besteko salmenta-
prezioa 5,96
€
-koa izan da, 2011n baino % 12,7 gutxiago.
Arrainak
merkaturaketa