2012 urteko txostena - page 62

konpromisoa
Fruta eta barazkien jatorria
Barne-merkatutik
datozen
barazkigintza/frutagintza
produktuen sarrera % 1,18 handitu da. Inportazioen
portzentajea jaitsi da, batez ere barazkiena.
Merkaturatutako fruten % 31 Valentziako Erkidegotik datoz,
eta haren ekarpenak bere horri eutsi dio, Kanariek eta
Kataluniak jarraituta, % 14 baino zertxobait gehiagorekin.
Barne-merkatuko
barazkiei
dagokienez,
Andaluziak
lehenengo postuari eusten dio merkaturatutako ortuariei
dagokienez, eta 2011ren aldean % 1,42ko igoera izan du,
ondoren datoz Errioxa (% 18,6) eta Gaztela-Leon (% 13,6).
Azpimarratu behar da Andaluzia, Katalunia, Kanariar
Uharteak, Gaztela-Leon eta Nafarroako produktuen sarrera
handitu egin dela. Aldiz, merkatuko kuota galdu dute
Murtziatik, Gaztela-Mantxatik eta Extremaduratik datozen
produktuek. Gainerako erkidegoek euren ekarpenei eusten
diete.
Inportazioko fruten eta barazkien sarrera % 14,8 murriztu
da Afrikatik, Erdialdeko Amerikatik eta Ozeaniatik datozen
partidak handitu diren arren.
Inportazioko fruten eta barazkien artean, azpimarratzekoak
dira sagarrak, laranjak, baratze-marrubia, meloia, bananak,
bai eta fruta tropikal asko ere, kiwia eta anana buru direla.
Barazkietan, gehien inportatzen diren produktuak honako
hauek dira: patatak, tomateak, piperrak, lekak, azak, gari-
zainzuriak, tipulak, berakatzak eta gastronomia txinatarreko
produktuak.
1...,52,53,54,55,56,57,58,59,60,61 63,64,65,66,67,68,69,70,71,72,...84
Powered by FlippingBook