konpromisoa
Arrainak, itsaskiak eta izoztutako
produktuak
Arrainaren
merkatuan
251
egun
baliodunetan aritu da lanean, eguneko
batez beste 116 Tm baino gehiagorekin.
Erregistrorik onenak, maiatzean, urrian eta
abenduan izan dira.
Arrain eta itsaski freskoen merkaturatzearen
jaitsiera orokorra izan da, eta aurreko
urtearen aldean % 3,81ekoa dela
kalkulatzen da; aldiz, salmentarako batez
besteko prezioa dibertsifikatu egin da:
arrain freskoaren prezioa % 0,97 igo da, eta
itsaskiarena % 4,06 jaitsi. Izoztuen multzoa
da positiboa den bakarra, bai Tm-tan bai
prezioan.
Antxoaren sarrera 2011koa baino txikiagoa
izan da, eta batez ere sarrera nazionalak
galdu du, % 21,2. Horrek zuzenean eragiten
du prezioaren igoeran. Inportazioko
antxoarena % 12 igo da, eta jatorri
nazionalekoarena % 19 igo.
Bizkaiko Golkoko antxoa martxoan itzuli zen
merkatura. Europako batasunak, 2012an,
Kantauriko antxoaren harrapaketa % 30
murriztea erabaki zuen.