2012 urteko txostena - page 68

konpromisoa
Arrainaren eta itsaskien prezioen bilakaera
Aurretik aipatu dugun bezala, arrain freskoaren prezioa igo egin da eta itsaski freskoarena,
aldiz, nabarmen jaitsi. Prezioa garestitu duten arrainen eta moluskuen artean, olagarroa aipatu
behar da; bigarren urtez, nabarmen garestitu baita (+ % 20), bai eta sardina ere, % 16.
Haztegiko arrain eta itsaskiak jaitsi egin dira (urraburua, erreboiloa, izokina, txirla, muskuilua
eta otarraina), baina salbuespen batzuk ere izan dira, hala nola amuarraina eta lupina, horiek
kotizazioa igo dute eta.
Beheranzko ildo honetan honako hauek ere badaude: angula (- % 11), harrapaketako urraburua
(- % 12,7), itsas oilarra, liba eta bakalada. Eta itsaskien artean, harrapaketako txirla (- % 3,9), A
Coruñako zigala (- % 4,3), ganba freskoa (- % 2,4), izkira eta nekora.
Izoztuen kasuan, bai arrainari bai itsaskiei dagokienez, prezioen joera beheranzkoa da,
atunaren, txipiroiaren, txibiaren eta legatzaren (+ % 1,2) kasuan izan ezik.
Prezioen urteko
eboluzioa
1...,58,59,60,61,62,63,64,65,66,67 69,70,71,72,73,74,75,76,77,78,...84
Powered by FlippingBook