2012 urteko txostena - page 61

konpromisoa
Fruta eta barazkien prezioen bilakaera
Urteko lehenengo seihilabetekoan, fruten eta barazkien prezioa negatiboa zen, bananaren eta
patataren kotizazioaren jaitsieragatik, baina bigarren seihilekoan joera hori galgatu egin da.
Produktu bakoitzaren batez besteko kotizazioei erreparatzen badiegu, joera orokorra goranzkoa
dela ikus daiteke, eta kasu batzuetan, portzentajeak altuak dira. Hainbat zitrikoren prezioaren
igoera azpimarratu behar da: limoia (+ % 30), pomeloa (+ % 8). Gauza bera gertatzen da
hezurdun frutekin, eta gereziaren + % 17 eta mertxikaren + % 5aren artean egon da. Hala ere,
abrikota bezalako frutetan ere jaitsiera nabarmena izan da (- % 12).
Hazidun fruten prezioak ere gora egin du. Sagarra % 5 igo da batez beste; udarea, % 4,7. Fruta
tropikalen kasuan, azpimarratu behar da multzo honetako frutarik salduenen prezioa igo egin
dela: kiwia (+ % 9,8) eta anana (+ % 3,9).
Fruta txikiari dagokionez, baratze-marrubiaren kotizazioa jaitsi egin
da 2011ren aldean (- % 7) eta mahatsak prezioari eutsi dio.
Beste alde batetik, udako frutetan ere prezioen jaitsiera nabaritzen
da; hala ere, meloiak eutsi egiten dio, eta angurriarena % 13 jaitsi
da.
Barazkiei dagokienez, kotizazioa hobetu dutenak gutxi dira, baina
igoerak nabarmenak izan dira. Kalabazina (+ %45), tomatea (+ %
28,7), letxuga (+ % 12), leka (+ % 17) eta azenarioa (% 7,6).
Beheranzko prezioen erregistroaren buru baratxuria dago (- % 22),
tipula (- % 21), azak (- %11) eta patata (- % 5). Piperrak prezioari
eutsi dio.
Prezioen urteko eboluzioa
1...,51,52,53,54,55,56,57,58,59,60 62,63,64,65,66,67,68,69,70,71,...84
Powered by FlippingBook