konpromisoa
Ondorioak
Fruten eta barazkien kontsumoa nutrizio-piramidearen arabera gomendagarria litzatekeenetik
eta nazioarteko gomendioetatik urrun dago.
Fruten kontsumoa barazkiena baino hedatuagoa dago, seguru asko barazkien kontsumoa
txikiagoa da prestatu egin behar delako, nahiz eta kasu askotan hori lan gehiegi ere ez izan.
Beharrezkoa dirudi fruten eta barazkien kontsumoa sustatzea, azken horiena bereziki.
Azpimarratu behar da fruten artean zitrikoak direla arrakastatsuenak, eta barazkien artean,
letxuga.
Konpromisoa
Galdetegiaren emaitzak ikusita, DYAren mediku-taldeak bestelako elikagaien kontsumoa ere
baloratzen segitzeko konpromisoa hartu du, Mercabilbaon lan egiten duten nutrizio-profila
ebaluatzeko.
Irabazi-asmorik gabeko beste elkarte eta erakunde batzuekin lankidetza
Mercabilbaok hainbat erakunderi lagundu dio 2012an: Minbiziaren aurkako Elkartea;
Txernobileko Umeak Bizkaia (Txernobileko hondamendiak kaltetutako umeei laguntzeko GKE)
eta Caritas. Caritas aukeratu da aurten, gainera, Bilbon egin zen fruta-otzaren zozketatik
lortutako dirua jasotzeko.
“5 al día” fundazioa
Mercabilbao fundazio horren bazkide-laguntzailea da; frutak eta barazkiak egunero
kontsumitzeak dakartzan onuren berri gizarteari ematea da fundazio horren xedea.