konpromisoa
- Kontsumo elektrikoaren urteko guztizkoa jaitsi
egin da apur bat, 8.629 Kw-ra iritsi da, 2011ko
8.989 mila Kw-ren aldean, hau da, % 4,01
gutxiago.
- Hiri-hondakinen pareko hondakinen bilketa %
16,52 jaitsi da. 1.859 Tm bildu dira (aurreko urtean
baino 368 Tm gutxiago), eta horrek, sarrerako
salgaien % 0,76 adierazten du.
- Hondakin organikoen bilketa 346 Tm-koa izan
da; 2011n, aldiz, 491,5 Tm izan ziren; hau da,
aurten, % 29,6 gutxiago, eta horren arrazoia,
batez ere, fruten eta barazkien organikoaren
murrizketa izan da. Arrazoi nagusiak honako
hauek izan dira: konfiskatutako generoa % 20
gutxiago izatea eta konfiskatutako fruta eta
barazkien eskaera handitu izanda dira; azkena,
baserritarrek egindako eskaera da, animaliei jaten
emateko.
- Jasotako hondakin guztietatik birziklatutakoa
guztira % 34,26 izan da; hau da, sartu diren
salgaien % 0,39.
- Garbiketa-kostuei dagokienez, % 67
langileei dagokie beren beregi, garbiketa eta
desinfekziorako bitartekoak eta zereginak; % 33
aldiz, hondakinen banakako bilketari (langileak
barne), haien garraioari eta isurketa-kanonei
dagokie. Kudeaketa guztia Cespa (Ferrovial)
enpresarekin azpikontratatuta dago.