konpromisoa
Berrikuntza eta merkatu zabalkundea
Mercabilbaok Euskadiko Elikaduraren Klusterrean parte hartu izanak 2013an zehar egingo den
proiektu berri batean sartzeko aukera eman digu.
Redes proiektua abenduan aurkeztu zen. Proiektu horren xede nagusia Klusterreko enpresen
arteko harremana estutzea eta konponbideak partekatzeko erronka komunak identifikatzea da.
Proiektu pilotutik ateratako ekarpen eta elkarrizketetatik, bost interes-gune ondorioztatu ditugu:
Merkataritza eta marketina, Ekoizpena, Administrazioa eta Finantzak, I+G eta Kalitatea, Erosketak
eta Logistika.
Hautemandako arloak kontuan hartuta, proiektuaren oinarria kezka komunak lantzea da, eremu
bakoitzaren zuzendarien arteko loturak sortuz.
2012ko abenduan Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetzak Mercabox
proiekturako laguntza eskaera onartu zuen. Proiektua ontzi bakar berrerabilgarrian irrati-
frekuentziako elementuak sartzeari buruzkoa da, “Gaitek 2012” programaren barruan dago, eta
laguntza horri esker, elikagaien eta nekazaritza sektorean proiektu berritzaile hau gauzatzeko
jarduerei ekin ahal izango zaie.
Elikagunerako bisitak
2012an zehar hainbat bisitaldi izan ditugu, erakundeetatik, merkataritzaren alorretik eta
prestakuntza alorrekoak. Abenduan, E.N. Mercasako Merkataritza Egituren Zuzendari berria
izan genuen bertan; berarekin batera, Elikadura Unitateen Koordinazio burua eta Mercabilbaoko
Unitateen Koordinazio burua ere izan ziren.
Merkataritza jiteko zenbait bisita izan ziren, hala nola Txilek Euskal Herrian duen Kontsularena,
Prochileren zuzendariarekin batera etorri zena; etxez etxeko errestaurazio alorreko Etxef
enpresako gerentea, eta Fruites Chorpal S.L enpresako gerentea.