konpromisoa
Gure bezeroekin
...produktua hobetzen, bezeroen eskakizunen arabera.
Aurrezpen energetikoa
Ezarritako teknologiari esker % 80tik gorako
energia-aurrezpena lortuko dela aurreikusi da, eta
argiaren kalitatea nabarmen hobetzeaz gain, argi-
kutsadura murrizten da, eta gainera, beste aplikazio
batzuetarako ere komunikazio digitalerako bidea
prest geratzen da.
Nazioartean aitzindaria da teknologia hau, eta
euskal enpresa batek garatu du, berrikuntzaren eta
enpresa proiektu berrien sustapenaren eremuko
enpresen batasunetik sortutako enpresa batek.
2. Instalazioen mantentze-lanak
Argiztapenaren hobekuntzaz gain, jarraian, 2012an
zehar egindako mantentze-lanen zerrenda jaso
dugu:
Fruten merkatua
- Arrainaren eta fruten pabiloietako larrialdietako
ateen blokeo segurua, eta barruko lurraren
kontserbazio-lanak.
- Barneko korridoreak pintatu dira eta matxuren
berri emateko gailua ipini da fruten pabiloietako
eguneroko erreserbako kameretan.