2012 urteko txostena - page 30

...Produktua hobetzen, bezeroen eskakizunen arabera.
konpromisoa
Gure bezeroekin
1. Nasetako argiztapenaren erabateko birmoldaketa
Fruta eta barazkien, arrainen, baserritarren (bertako produktuak), izoztuen eta hozkailu
orokorreko salmentarako nasetan argiztapena berritu da erabat, eta horren kostua laurogeita
hamar mila eurokoa izan da gutxi gora-behera.
Mercabilbaoren pabiloietako zamalanen guneetan,
hasieran, fluoreszenteetan oinarritutako argiztapena
zegoen; horiek energia asko kontsumitzen zuten arren,
horrek ez zuen ezinbestean argiztapen ona esan nahi,
aitzitik, oso eraginkortasun energetiko txikia zuten, eta
argi-kutsadura handia eragiten zuten.
Lehengo
fluoreszenteak
indukzio-teknologiako
kanpaiekin ordeztu ditugu bi pabiloietan, eta
eraginkortasun handiko LEDekin gainerakoetan. Fruta
eta Barazkien pabiloietako ekipoak indar doigarriak
dira, eta “Nodo” izeneko gailu elektroniko batzuek
kontrolatzen dituzte; horiek, irispen luzeko presentzia-
detektatzaile berezi batzuekin lotuta daude, eta horrela
presentziarik ez dagoen lekuetan argiaren indarra jaitsi
egiten da, eta presentzia hautematean, aldiz, igo.
Beharrezkoa den aurrerapenaz jarduteko eta ahalik
eta gehien eta iraunkorki argiztatuta dauden espazioen
zentzazioa sortzeko, argiek elkarrekin komunikatzeko
gaitasuna dute, eta hori guztia dagoen kableekin egiten
da, beste kableren beharrik gabe.
1...,20,21,22,23,24,25,26,27,28,29 31,32,33,34,35,36,37,38,39,40,...84
Powered by FlippingBook