2012 urteko txostena - page 37

konpromisoa
2. Segurtasunerako elementu teknologikoen inbertsioa
Giza baliabideen osagarri gisa, eskaini diguten konponbide teknologikorik onena instalatu da
segurtasun perimetroaren detekzio eta kontrolerako, eta 146 mila euroko inbertsioa egin dugu.
Perimetroko segurtasun kameren kopurua handitu da, eta horrela, merkatura egin litezkeen
intrusio guztiak kontrolpean geratzen dira. Ezarritako konponbideak perimetroko detekziorako
eta intrusioen kontrako sistema elektronikoak ditu osagarri.
Perimetroa babesteko sistema bat dugu, hesietan sentsoreak dituena, eta bideoko
elementuekin integratuta; horrela, prestazio handiko eta konponbide integrala eta gertakarien
aurrean erreakzionatzeko gaitasuna lortzen dira. Intrusioa hautatzeaz gain, haren kokapenari
eta ibilbideari buruzko informazioa ere edukiko dugu.
Horrela, perimetroko konponbideak intrusoa hautemandakoan, matrize birtualean makroa
exekutatuko da, eta une horretatik aurrera, haren mugimendu guztiak erregistraturik geratuko
dira.
1...,27,28,29,30,31,32,33,34,35,36 38,39,40,41,42,43,44,45,46,47,...84
Powered by FlippingBook