...kalitatearen eta ingurune-kudeaketaren.
konpromisoa
Gure bezeroekin
Mercabilbaoko kalitate-politika gure misio, ikuspen eta baloreetan jasota dago, beti bezeroaren
asebetetzea xede, gure zerbitzuen bikaintasuna ISO 9001:2008 arauaren, EFQM ereduaren
betekizunetan, eta kalitate-helburuetan oinarrituta dago, erakundeko prozesu guztien
etengabeko hobekuntzaren bidez.
2012an, kalitateko ISO-9001 eta ingurumeneko ISO 14001 ziurtapenak berritu ditugu, eta EFQM
ereduaren ezarpenean aurrera egin dugu, prozesu guztien onarpena eta garapenarekin eta
REDER matrizearekin egindako lehenengo autoebaluazioa eginda.
Ingurumenaren kudeaketa
Ingurumenaren arduraren eremuan, eta zehazkiago hondakinen
garbiketa eta kudeaketari dagokionez, 2012an:
- Aurreko urteetako ingurumenaren aldeko apustuari jarraitu
diogu; hau da, hondakinen balorizazio gorenari eutsi diogu, eta
horri esker, erreferentea gara sektorean
- 2012an Mercabilbaok “Urrezko Erratza” saria jaso zuen IFEMA-
Madrilen urteko egiten den hirigintza eta hiri-garbitasunari buruzko
azokan, eta hornikuntzarako merkatu nagusietan lehenak gara
halako saria jasotzen.
- 2012aren amaieran hondakinen garbiketa eta kudeaketaren
kontratuan aurreikusitako luzapenak negoziatzen hasi ginen,
etengabeko hobekuntzaren bideari jarraitzeko ahaleginean.