2012 urteko txostena - page 51

konpromisoa
Errepidean laguntza emateko DYA elkartea
Elikagaien zentro honetan dagoen DYAko mediku-zerbitzuaren
iritziz beharrezkoa da langileei galdetegi bat egitea fruta eta
barazkiak zer maiztasunarekin jaten dituzten jakiteko, dieta
mediterraneoan funtsezkoak baitira. Ekainean, galdetegia
egiteko aurreikusitako aldian, 117 lagunek erantzun zuten,
horietatik 40 emakumek eta 77 gizonek.
Galdetegiari erantzun dioten pertsonak sexuaren eta 20 eta
65 urte arteko adin-tarteen arabera sailkatu dira, eta talderik
jendetsuena 35 eta 50 urte artekoena da.
Fruten kontsumoa
Galdetegian parte hartu duten pertsona guztiak kontuan hartuta, gehien kontsumitzen den
fruta laranja izan da, % 38; banana, % 37; mandarinak % 21, eta bestelako frutak % 4.
Kontsumoari buruzko datu horiek ez datoz guztiz bat lehentasunekin: Emakumeek, adina
alde batera utzita, marrubiak, laranjak eta gereziak nahiago dituzte, ordena horretan.
Gizonen kasuan aldiz, lehentasunak adinaren araberakoak dira. Horrela, 20-35 urteko
tartan, banana, sagarra eta marrubiak dituzte nahiago. 36-50 urte artean, banana, sagarra
eta laranja, eta 51-65 urteko tartean, meloia, sagarra eta gereziak.
Emakumeen kasuan, laranja da gehien kontsumitzen den fruta, adina zeinahi dela. Gizonen
artean, 20-50 urteko tartean, gehien jaten dutena banana da, eta 51-65 urteko tartean,
berdin kontsumitzen dituzte laranjak eta sagarrak.
1...,41,42,43,44,45,46,47,48,49,50 52,53,54,55,56,57,58,59,60,61,...84
Powered by FlippingBook