2012 urteko txostena - page 50

konpromisoa
Bizkaiko elikagaien bankua
2012an zehar, Bizkaiko Elikagaien Bankuak 5.354 Tm jaki banatu
ditu; horietatik 653 Mercabilbaokoak ziren, eta 28 eragileek
emandakoak.
Irabazi-asmorik gabeko erakunde horrek lokal bat du
Mercabilbaon, beharrezko baliabideak ez dituzten pertsonei
edo erakundeei jangaiak banatzeko. Gainera, fruta-otzaren
lehiaketako edizio bakoitzean otzaren zozketa egiten da,
eta hortik biltzen den dirua erakunde horri ematen zaio fruta
soberakinekin batera.
Kirolaren alde
Mercabilbaok Deustu Arraun Taldearen kirol jarduerak
laguntzen jarraitzen du. Talde horrek tokiko eta nazio mailako
hainbat lehiaketetan parte hartu du.
Haurren batela Espainiako Txapelketarako sailkatu da,
Euskadin bi hoberenen artean geratu baita. Txapelketa
horretan Estatuko 10 ontzi onenek hartzen dute parte. Haurren
kategoriako batelek denboraldi itzela egin dute, hirugarrenez
jada. Bizkaian brontzea lortu dute; Euskadiko txapeldun izan
dira eta Espainian ere brontzea, eta beheko kategorietarako
erreferentzia dira Euskadin.
Denboraldia amaituta, berriro ere lanari ekin behar zaio beheko
kategorietan eta Elkartera hurbiltzen diren fitxaketa berriekin.
Beste alde batetik, Mercabilbaok 2012ko Korrikan parte hartu
du euskararen alde, eta oinarrizko kiroleko beste ekitaldi
batzuetan ere bai.
1...,40,41,42,43,44,45,46,47,48,49 51,52,53,54,55,56,57,58,59,60,...84
Powered by FlippingBook