2012 urteko txostena - page 54

Arrainak harrapatzeko edota frutak eta barazkiak ekoizteko prozesu guztietan higienea
funtsezko alderdia da, eta merkataritza-sektorean aintzat hartu behar da, produktuaren bizitza
baliagarria, eta haren osasun-kalitatea, batik bat, baldintzatuko dietelako.
Osasun-agintaritzak egunero egiten ditu azterketak Mercabilbaon, honako alderdi hauek
egiaztatzeko:
• Instalazioen eta produktuen manipulazioan garbitasuna eta higienea.
• Elikagaien ontziratzea eta etiketatzea.
• Elikagaiak gordetzeko eta erakusteko baldintzak.
• Langileen prestakuntza eta higienea.
• APPCCan oinarritutako autokontrol-planak ezartzea.
• Merkaturatutako elikagaien kalterik eza.
Gainera, merkaturatzen diren elikagaiak egiaztatzeko asteroko laginketa egiten da:
- Saldutako jakiek indarrean dagoen legediak ezartzen dituen irizpide
mikrobiologikoak bete dituzten.
- Saldutako jakiek hondakinei, kutsatzaileei eta debekatutako substantziei
buruzko erkidegoko legedia bete duten.
konpromisoa
Kontsumitzailearekiko
Jakien eta instalazioen osasun-kontrola
Produktua Merkaturatutako Kg tan Ikuskapen kopurua Lagin kopurua Konfizkazio kopurua Konfizkatutako Kg-ak
Arrain eta
itsaskiak
29.151.958 929 181
748 82.667
Fruta eta
barazkiak
212.890.975 903 58 845 538.052
1...,44,45,46,47,48,49,50,51,52,53 55,56,57,58,59,60,61,62,63,64,...84
Powered by FlippingBook