2012 urteko txostena - page 52

konpromisoa
Kontsumo maiztasunari dagokionez,
hona hemen datuak:
• Egunean behin baino gehiagotan:
% 26,44
• Egunean behin: % 32,18
• Egunean behin baino gutxiagotan:
% 39,08
• Inoiz ez: % 2,30
Egiaztatu ahal izan da adin tarte guztietan eta bi sexuei dagokienez, frutaren kontsumoa
bazkariarekin edo afariarekin lotzen da; hala ere, fruta eta barazkiak merkaturatzeko
enpresetan lan egiten duten gizonen kasuan, jatorduetatik kanpo fruta jateko ohitura
nabarmena da, edozein adin tartetan (% 36,7).
Barazkien eta ortuarien kontsumoa
Emakumeek maizago kontsumitzen dituzte elikagai horiek, % 96k, eta
gizonen kasuan % 63ra jaisten da. Sexu bien kasuan, gehien kontsumitzen
duen adin-tartea 36-50 urtekoa da, eta elikagai horiek bazkarian eta
afarian gehitzen dira kontsumitzen dituztenen % 63ren kasuan.
Kontsumitzaileen % 26k barazki freskoak baino ez dituzte kontsumitzen;
% 21ek, freskoak eta izoztuak, % 15ek freskoak eta kontserban, eta % 38k
hiru modutan.
Oro har letxuga, lekak eta tomatea dira bi sexuetakoek gehien
kontsumitzen dituztenak, adin tarte batetik bestera alde handirik gabe.
Fruten kasuan gertatzen zenaren alderantziz, seguru aski sasoiaren
araberakoak direlako, barazkien kasuan lehentasunak bat datoz: letxuga,
lekak eta tomatea.
1...,42,43,44,45,46,47,48,49,50,51 53,54,55,56,57,58,59,60,61,62,...84
Powered by FlippingBook