konpromisoa
Frutak eta barazkiak
2012an, fruta freskoaren kontsumoak bere horretan iraun du
2011ren aldean (-0,08), gastua % 1,51 jaitsi da bananaren prezioa
% 13,68 jaitsi delako. Barazkien kasuan, kontsumoa % 1,43
handitu da, eta gastua % 8,33. Hala ere, bertako produktuen
merkaturatzeak atzera egin du apur bat (% -0,01); prezioak,
aldiz, gora egin du % 12.
Fruten eta Barazkien merkatuan 302 egun baliodunetan aritu
izan dira lanean. Merkaturatzearen eguneko batez bestekoa
705 Tm izan da, eta urteko guztizkoa 213.000 Tm baino gehiago.
Hileko erregistrorik onenak maiatzean, ekainean eta martxoan
izan dira.
Barazkien artetik gehien saldu diren produktuak patata,
tomatea, letxuga, piperra, tipula, azak eta lekak izan dira.
Aurreko urtearen aldean, azpimarratu behar da kontsumoa
igo egin dela honako kasu hauetan: tomatea (+ % 5,63), azak
(+ % 3,91), porrua, kalabazina, luzokerra, zerba, ilarra, baba,
baratxuria eta tipula. Balantzaren kontrako aldean zuztar eta
hostodun barazki batzuk daude: ziazerba (- % 26), eskarola (-
% 2,05), letxuga (- % 0,98) eta apioa.
Laranja izan da merkatuan presentzia handiena izan duen fruta.
2012an, frutaren kontsumoan % 26,2 izan zen. 2011ren aldean,
zitriko horren erosketa % 1,2 jaitsi zen, eta gastu totala, aldiz,
jaitsi egin zen % 3,2 batez besteko prezioa jaitsi egin zelako, eta
kiloko 0,60 euroan geratu zen.