konpromisoa
Arrainen eta itsaskien jatorria
Inportazioen ehunekoa handitu da; 2012an, merkaturatutako guztiaren % 39 izan zen. Oro har,
Kantauritik datozen espezieen sarrera jaitsi egin da, Asturiaseko portuetan izan ezik, horietan
sarrerak hobetu egin dira eta. Euskal portuetan jasotako arraina % 1,78 jaitsi da, eta itsaskien sarrera
% 1,95 igo.
Galiziako portuek euren hegemoniari eutsi diote itsaski freskoen (guztizkoaren % 52,6) eta izoztuen
hornitzaile nagusi izateari dagokionez; hala ere, 2012an Erkidego horretan erregistratutako zifra osoa
% 1,62 jaitsi da, nahiz eta izoztuen igorpenak handitu.
Mediterraneoko sarrerak jaitsi egin dira, nahiz eta Valentziako Erkidegoaren arrain eta itsaski
freskoen ekarpena hobetu. Kanarietako arrainen erregistroa % 116,6 hazi da, batez ere atunaren eta
hegaluzearen igorpenengatik.
EEEk inportazioen ehunekoei eutsi die (% 20) produktu izoztuei esker, arrain eta itsaski freskoen
kopuruak 2011n baino baxuagoak direlako. Joera hori bera hautematen da EFTAko herrialdeetako
inportazioetan.
Alde positiboan, Hego Amerika eta Ipar Amerikatik ekarritako arrainaren eta Afrikako izoztuen eta
itsaskien sarrerak daude. Erdialdeko Amerikako izoztuen sarrerak ere handitu egin dira.
Inportatutako produktuei dagokienez, antxoa merkaturatutako antxoaren guztizkoaren % 23 da.
Espezie horren % 87 Frantziatik dator, eta gainerakoa Italiatik eta Portugaletik.
Itsaski freskoari dagokionez, inportatutako guztizkoak produktu horien sarrera guztien % 39,5 da.
Zifra hori honako hauen artean banatzen da: Erresuma Batua (% 28,64), Frantzia (% 5,6), Italia (%
4,4), AEB (% 0,48), Holanda (% 0,24) eta Maroko (% 0,04).
Haztegiko arrainaren % 93,4 inportatua da. Bolumen handiena izokinari dagokio (% 59), Norvegiatik
eta Danimarkatik datorrena; % 17,9 Greziako, Frantziako, Erresuma Batuko eta Portugaleko lupiari
dagokio. Greziako eta Frantziako urraburuaren sarrera inportatutako haztegiko arrainaren % 16,2
da, eta % 0,31 Danimarkatik, Erresuma Batutik, Holandatik, Portugaletik eta Frantziatik datorren
erreboilari dagokio.