2012 urteko txostena - page 16

Osasuna eta Laneko Segurtasuna
Prebentzioa
Ondoz ondoko hirugarren urtea da DYAk, Mercabilbaoren laguntzarekin, osasunari buruzko
kanpaina egiten duena; oraingoan, “Fruten eta barazkien kontsumo-maiztasuna”ri buruzkoa
izan da, eta Elikaguneko enpresa guztietako langileei zuzenduta egon da.
Mercabilbaok espazio kardiobabestu gisako ziurtapena lortu du Laneko medikuntza eta
Segurtasunerako Espainiako Sozietateak emanda, desfibriladore bat eta gailua behar bezala
erabiltzeko prestatuta dauden langileak dituelako. Ziurtapen horren oinarria bost atalen kontrola
da: araudia; aseguruak eta desfibriladoreen salmentako araudiak betetzea eta banatzaileak;
gailuen instalazioa, banaketa, kokapena eta seinaleztapena; desfibrilaziora jendea eramateko
eta Autonomia Erkidegoetako araudiei buruzko gutxieneko prestakuntza; mantentze-lanak,
iraungipenaren kontrol informatizatua, bai bateriei bai adabakiei dagokienez; eta bi urteroko
berrikuntza, derrigorrezko trebakuntza-birziklapena, adabakien eta baterien berriztapena.
Autobabeserako Planaren eguneraketa eta egokitzapena erregistratu da Eusko Jaurlaritzan,
eta bulego nagusietan simulazio partziala egin da. Aurrerago beste eremu batzuetara
zabalduko da, merkatu osoa hartu arte. Horri buruzko trebakuntza eta sozializazio saioak
egin dira. Horren ildotik plana Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileei aurkeztu zaie sua itzaltzeko
sisteman elkarrekin zehazteko, eta aldi berean, eta xede berarekin, Basauriko udaltzaingoa
bertara dadin eskatu dugu.
Beste alde batetik, Bilboko Udalarekin amankomunatutako zerbitzuen eskutik –Mercabilbao
bertako kide izanik– enpresa-jarduerak koordinatzeko ekintzei ekin diegu, eta horrek
egituratuko du Mercabilbaoko erabiltzaile guztiekin dokumentazioaren transmisioa.
talentua
1...,6,7,8,9,10,11,12,13,14,15 17,18,19,20,21,22,23,24,25,26,...84
Powered by FlippingBook