Trebakuntza
Langileak prestatzeko helburua lortu da; guztira, 242 ordu eman dira, eta plantillaren
gehiengoak hartu du parte 13 ikastaroetan. Aurten, trebakuntzari dagokionez, lehentasuna
eman zaio plantilla osorako arriskuen prebentzioari eta laneko segurtasunari, Autobabeserako
Planaren eguneraketaren ondorioz. Era berean, zuzendaritza taldea EFQM ereduko hainbat
arlotan trebatzea ere lehenetsi dugu (prozesuen araberako kudeaketa-eredua ezartzea,
Kudeaketaren bikaintasunerako eta berrikuntzarako metodologiak, Barneko komunikazioa
eta pertsonen kudeaketa). Beste alde batetik, finantza-gaurkotasunarekin eta krisi-garaian
zerbitzuak kudeatzeko moduarekin zerikusia duten ikastaroak eta jite teknikoko beste ikastaro
batzuk ere egin dira.
2012an, elikagaien manipulazioaren inguruko 9 ikastaro eman dira, guztira 186 prestakuntza-
ordu, eta handizkako nahiz txikizkako enpresetako 62 langilek hartu dute parte.
talentua