Urteko txostena 2014 - page 64

64
IL 5. ERAKUNDEAREN KUDEAKETABIKAINASUSTATZEA
KUDEAKETA-EREDU AURRERATUAREN BIDEZKO
KUDEAKETA
Mercabilbaoren kalitate-politika egiten dituen prozesu guztietan kalitate gorena
bermatzean datza, azken helburu gisa interes-taldeen asebetetzea jarrita.
Horretarako, helburu batzuk finkatzen ditu, zeinen eraginkortasuna hiru hilero
berrikusten duen, aurreikusitako emaitzak lortzeko beharrezko hobekuntzak
identifikatzeko eta ezartzeko.
2014ko uztailaren 14an egindako kalitateari buruzko ISO-9001-2008 eta
ingurumenari buruzko ISO-14001-2004 auditorian adierazten da auditatutako
sistemak beharrezko gaitasuna duela legea eta kontratu-eskakizunak betetzen direla
bermatzeko. (ISO 9001) eta (ISO 14001) ezarritako arauen prozesu eta zerbitzuei
buruzko puntuari dagozkien ezarritako prozesuak egokiak dira.
Indargune gisa aipatzen da sistemaren dokumentazio-aldaketa, kudeaketa
aurreratuko eredura egokitu ondoren.
Urrian bi informazio/formazio saio egin ziren langile guztiekin, kudeaketa-eredu
berriaren sozializazioa bultzatzeko. Langile guztiei helarazi zaizkie bi saio horietan
ondorioztatutako hobekuntza-ekintza, Kudeaketa-eredu berriaren edukiekin
batera.
Bigarren hiruhilekoan mando osoaren koadroa birdefinitu genuen, trazagarritasuna,
tolerantziak, epeak eta datuak jasotzeko arduradunak zehaztuta.
Aitzindaritza funtzioaren definizioa, aitzindarien gaitasunen definizioa, eta haien
jardunaren ebaluazioa jasotzen duen dokumentu bat landu dugu, eta xede
horretarako berrorientatuko den laneko giroari buruzko galdetegi batekin
kontrastatuko da.
Hirugarren autoebaluazioan, REDER matrizea erabilita, 388 puntu lortu dira.
Zabaltze estrategikoa
1...,54,55,56,57,58,59,60,61,62,63 65,66,67,68,69,70,71,72,73,74,...88
Powered by FlippingBook