PERTSONEN GARAPEN PROFESIONALA, AITZINDARITZA ETA
PROAKTIBITATEASUSTATUZ
Erakundea osatzen duten pertsonen ongizatea funtsezkoa da lanbide-jarduera garatzeko
inplikazioari eta konpromisoari dagokienez.
65
Laneko giroari buruzko galdetegiaren edukia aldatu da, galdera orokor batzuek MEX6
merkatuen taldearen adostasuna izan dezaten, urtero benchmarking egiten baita haiekin.
Gainera, 360º inkesta gehitu da, langile guztien lanbide-garapenerako hobetu beharreko
arloak eta gaitasun operatiboak/burutzapena identifikatzeko.
Laneko giroari buruzko 2014ko inkesta horren emaitzek 10etik 7 puntuko balorazioa
erakusten dute. Parte-hartze indizea % 79koa izan da.
2013an Barneko Komunikaziorako Plana 2013-2015 egin zen, eta gaur egun prozesuan dago.
Plan horretan definituriko helburuak honako hauek dira:
- Mercabilbaoko langileen arteko komunikazioa hobetzeko eta haien parte-hartzea
sustatzeko.
- Erakundearen nortasuna eraikitzen laguntzea.
- Enpresaren ezagupena sustatzea.
- Sailen arteko blokeoa saihestea.
2013 eta 2014 artean 18 hobekuntza-ekintza egin dira; aurreikusitakoaren % 81,82.
Laneko giroari buruzko galdetegian barneko komunikazioan lortutako puntuazioa 10etik
6,02 puntu izan da.
LANEKO GIROA
BARNEKO KOMUNIKAZIOA
Zabaltze estrategikoa