Urteko txostena 2014 - page 69

69
Emaitzen txostena barneko komunikazioaren bidez bidaltzen zaie berehala merkatuko
enpresa guztiei.
2014an, inkestaren xede izan da uraren, zuku naturalen, zuku industrialen eta freskagarrien
kontsumoa.
Adierazgarria da 30 urtetik beherako ez gizon ez emakume batek ere ez duela galdetegia
erantzun.
Hona hemen lortutako emaitzak:
- Bi sexuetan eta adin talde guztietan, % 90etik gora, ura edaten dute egunero eta egunean zehar (ez dago
alde handia goizean, eguerdian, arratsaldean eta gauean edaten dutenen artean).
- Emakumeen % 1,72k astean egun batzuetan soilik edaten dute ura.
- Gizonen artean, % 6 baino gehixeagok, 41 eta 50 urte artean, ez dute ura egunero edaten.
- Gizon eta emakumeen % 69,36k zuku naturalak edaten dituzte, eta beste % 30,64k, aldiz, adierazi du ez
duela zuku naturalik edaten fruta osoa jaten dutelako beti.
- Emakumeen % 34,6k –adin tartean alde handirik gabe- zuku naturalak edaten dituzte egunero, goizez
aukeran; eta gizonen kasuan, % 8,34k soilik edaten dute zuku naturala egunero, baina adin taldeetan alde
nabarmenarekin.
- 41 eta 50 urteko emakumeen % 30,76k astero edaten dituzte, goizez. 51 urtetik gorako gizonak izaten dira
asteko egun gehienetan edaten dituztenak, bereziki goizez.
- Adin talde guztietako emakumeen % 7,69k hilean egunen batean hartzen dute zukua, batez ere arratsalde
edo gauean; eta 30 eta 50 urteko gizonen % 37k egunen batzuetan hartzen dute, bereziki goizez.
Zabaltze estrategikoa
1...,59,60,61,62,63,64,65,66,67,68 70,71,72,73,74,75,76,77,78,79,...88
Powered by FlippingBook