72
FRUTAK ETA BARAZKIAK
2014ko Merkaturatzea
Fruten eta barazkien kontsumoak 215.000 tonak gainditu ditu aurten, eta azkeneko 11
urteetako erregistrorik altuena da. Hala ere, batez besteko prezioa % 12,5 jaitsi da.
Salbuespena izan dira bertako ekoizleek merkaturatutako barazkiak, 2013koaren aldean,
batez besteko prezioa % 3,61 igo baitute.
Fruten eta Barazkien merkatuan 304 egun
baliodunetan aritu izan dira lanean.
Merkaturatutakoaren eguneroko batez
bestekoa 707 tona izan dira. Produktu
horiek merkaturatzeko hilerik onenak
maiatza, ekaina eta abendua izan dira.
Handizkako enpresen aldetik, barazkien
merkaturatzea % 4,77 handitu da 203aren
aldean, patata sartu gabe, eta bertako
ekoizleek saldu duten barazki kopurua
2013koa baino 7,18 handiagoa izan da.
Gehien kontsumitzen diren barazkiak
honako hauek dira, eta ordena horretan:
patata, tomatea, letxuga, piperra eta
tipula. Patatak, esaterako, bere indizea
hobetu du (% 1,73) . 2013koarek i n
alderatuta, honako hauek azpimarratu
behar dira: berakatz lehorrak (+% 25),
zainzuriak (+% 11), tomatea (+% 8), zerbak
(+% 6) azak oro har (+% 5) eta romanescu
bereziki (+% 44).