Bizkaiko Golkoko arrantza-ontziek antxoa
sasoiko harrapaketa-egunak mugatzea
erabaki zuten maiatzean, baimenduriko
15.226 tonatako kuota berehala amaitu
izanagatik kanpaina aurreikusitakoa baino
lehen ez amaitzeko. Hala ere, Eusko
Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskadin salgai
zeuden antxoetan ani sakia zegoela
ohartarazi zuen, eta horrek galgatu egin
zuen aldi baterako espezie horren
salmenta.
Hegaluzearen sarrera % 19,4 hobetu da,
2013an baino 775 tona gehiagorekin, eta
batez besteko prezioa % 17 merkatu da.
Itsaski freskoen erregistroa aurreko
ekitaldikoa baino % 2 hobea izan da. Igoera
hori ia espezie guztietan gertatu da, bai
moluskuen bai krustazeoen kasuan.
Nabarmenak dira: bieira kopurua, 2013an
baino % 64 gehiago, izkirak (+% 25), ostrak
(+% 24), otarrainxkak (+% 16), otarraina (+%
38), ganbak eta zigalak (+% 11) eta
berberetxoak (+% 16).
Izoztuen kasuan beheranzko joera izan da,
eta bereziki krabarroka, erreboila eta
legatzaren kasuan.
79
2014ko Merkaturatzea