Urteko txostena 2014 - page 87

Urraketa egon den kasu guztietan neurri zuzentzaileak eskatu dira, eta agiri bidez ziurtatu
dituzte gure hornitzaileek, eta agintari eskumendunek egiaztatu.
Urteko lehenengo hilabeteetan, nabarmentzekoa izan da Galiziatik ekarritako kusku biko
moluskuen laginen kopuru anormala, askotan E. Coli eman dutelako; seguru aski, lehenengo
hileetan erkidego horretan izandako euriteen ondorioz. Gertaera horren berri behar bezala
eman zitzaien sanitate-agintariei jatorrian zaindu eta kontrolatzeko.
Era berean, Bizkaiko Golkoan harrapatutako antxoak Anisakis larbaren parasitatze maila
anormalki altua zutela egiaztatu zen; eta behar beste egin gabe janez gero osasun-arriskua
zekarren horrek. Hori dela eta, zegokion oharra eman zen, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun
Saileko arduradunek eta Udaleko Osasun eta Kontsumo alorreko arduradunek areagotu egin
zituzten arrantza-portuetako eta Mercabilbaoko kontrol-neurriak, eta herritarrei neurriak
hartzeko eskatu zitzaien, ozpinetan sarturiko aleak izozteko edo behar beste egin gabeko
antxoarik ez jateko eskatuz.
87
2014ko Merkaturatzea
Parametroa
Produktua
Lagin kopurua
betetzen
dute
ez dute
betetzen
Mikrobiologikoak
Arrantza produktuen 52
45
7
Kontserbatzaileak
Arrantza produktuen
20
17
3
Biotoxinak
Arrantza produktuen
11
9
2
Histamina/NBVT
Arrantza produktuen
9/15
9/12
0/2
Parasitoak
Arraina
49+15
15
49
Mikrobiologikoak
Entsaladarako barazkiak
25
25
0
Hondakin kutsatzaileak
Frutak eta barazkiak
24
24
0
1...,77,78,79,80,81,82,83,84,85,86 88
Powered by FlippingBook