78
ARRAINAK, ITSASKIAK ETA IZOZTUTAKO PRODUKTUAK
Arrainen merkatuak apur bat hobetu du zifra aurreko ekitaldiaren aldean. Horren arrazoia
da arrain eta itsaski freskoa sartu izana; izoztuen kasuan,% 3,8 murriztu baitira sarrerak.
Prezioei dagokienez, hiru taldeetan goranzko joera dago, % 3aren inguruan.
A r r a i n a r e n me r k a t u a n 2 5 1 e g u n
baliodunetan aritu da lanean, eguneko
batez beste 111 tona baino gehiagorekin.
Erregistrorik onenak, maiatzean, irailean,
urrian eta abenduan izan dira.
Arrain freskoaren merkaturatzea % 1,65
handi tu da. Handi tze hor i bereziki
nabaritzen da zenbait espezieren kasuan:
angula (+% 234), lentoia (+% 568), abadira
handia (+% 359), nahiz eta kontsumo txikiko
espezieak diren. Hala ere, kontsumo
handiko beste arrain batzuen kasuan
–bakailao-xerrak, krabarroka, txibia,
urraburua, paneka. mihi-arraina, legatza,
lupia, itsas zapoa, erreboila, izokina,
olagarroa eta amuarraina– merkaturatze-
bolumena handitu egin da, % 2 eta % 48
artean.
2013an baino antxoa gutxiago sartu da (-%
2), barneko merkatuan ere antxoa gutxiago
sartu delako (-% 3,2); hala ere, prezioa % 6,4
merkatu da, eta inportazioko antxoarena,
aldiz, % 0,6 garestitu.
2014ko Merkaturatzea