Urteko txostena 2014 - page 71

merkaturatzea
71
2014ko merkaturatzeari buruzko datuek berretsi egiten dute Mercabilbaoko
enpresek aurreko emaitzak gainditzeko eta aurrera modu positiboan egiteko
egindako ahalegina. 2014an, aurreko urtean baino 8.257 tona gehiago
merkaturatu ziren. 246.575 tona erregistratu dira, 2013an baino % 3,46
gehiago.
Urte bukaeran, merkatuaren okupazioa % 99,67koa zen salmenta eta
merkataritzako guneetan, bertako ekoizleak barne, eta % 100ekoa Jarduera
Osagarrien kasuan.
Prezioek jaitsiera nabarmena izan dute fruten eta barazkien sektorean,
bertako ekoizleen kasuan izan ezik.
Arrain eta itsaskien batez besteko prezioak azkeneko urteetako goranzko
joerari eutsi die.
Balioanitzeko merkatuak merkatu-kuota galtzen jarraitzen du, prezioen
joera orokorra beheranzkoa den arren.
Sektoreen arabera, arrain eta itsaskien kontsumoa apur bat igo da, 2013an
baino % 0,58 gehiago. Fruten eta barazkien merkatua, ordea, % 3,99 igo da.
Balioanitzen sektorea (okelak, arrautzak, esnekiak...) merkaturatutako
guztiaren % 1,45 izanik, 2013an baino % 4,22 gutxiago merkaturatu du; baina
kontuan hartu behar da gero eta gutxiago direla sektore horretan diharduten
handizkako enpresak, eta banaketa eta logistikako beste enpresa batzuek
ordezten dituzte.
2014ko
1...,61,62,63,64,65,66,67,68,69,70 72,73,74,75,76,77,78,79,80,81,...88
Powered by FlippingBook