76
Fruta eta barazkien jatorria
Barne-merkatutik datozen fruten eta
barazkien sarrera % 5 areagotu da eta
inportazioak, berriz, % 2,6 jaitsi dira.
Merkaturatutako fruten % 31 Valentziako
Erkidegotik datoz, eta haren ekarpenak
bere horr i euts i dio, Kanar iek eta
Kataluniak jarraituta, % 13,79 eta % 13,5
hurrenez hurren. Ia erkidego guztiek
hobetu dituzte indizeak, % 4 (Valentziako
Erkidegoa) eta % 13 artean (Murtzia).
Barneko merkatutik datozen barazkiei
dagok ienez, Anda luz i a da ora indi k
barazkien hornitzaile nagusia, guztizkoaren
% 28, aurreko urtean baino % 1 gehiago;
ostean Errioxa, % 19rekin eta Gaztela-Leon
% 14rekin. Euskal Autonomia Erkidegoak
ehunekoari eusten dio. Azpimarratzekoa da
Andaluzia, Murtzia eta Gaztela-Leonetik
datozen barazkien kopurua handitu izana,
e t a , a l d i z , A r ago i ( - % 13 , 84 ) e t a
Extremadurako (-% 17,47) barazkien
kopuruaren jaitsiera.
Inportazioko frutaren sarrera % 2,06 jaitsi
da. Europako Erkidegotik datozen kopuruak
igo egin dira (+% 26,7), bereziki sagarra,
baratze-marrubia, kiwia eta mahatsa,
Frantzia, Portugal, Italia eta Holandatik.
Erdialdeko Amerikako fruten ekarpena ere
igo egin da (+% 27): Costa Rica, Panama,
Guatemala eta Honduraseko anana,
mangoa, papaia, meloia eta angurria eta
M e x i k o k o a h u a k a t e a e t a l i m a .
Hegoamerikako (-% 26,7), Ozeaniako (-%
3 5 , 3 ) , A f r i k a k o ( - % 1 2 , 8 ) e t a
Iparramerikako (-% 31,5) fruten sarrera
jaitsi egin da.
Barazkien inportazioak % 3,81 jaitsi dira
2013koen aldean. Igo egin dira AEBetako
inportazioak, baina gainerako jatorriak
jaitsi egin dira. Inportatutako produktuen
artean honakoak erregistratu dira: azak,
patatak, batatak, porruak, tomateak,
piperrak, lekak, zainzuriak, berakatzak,
j u k a e t a T x i n a k o g a s t r o n om i a k o
produktuak.
2014ko Merkaturatzea