Urteko txostena 2014 - page 82

Arrainen eta itsaskien jatorria
Barneko merkatutik datozen kiloen (% 61)
eta inportazioan (% 39) ehunekoek
2013koari eusten diote. Euskadiko portuek
arrain freskoaren hornitzaile nagusi izaten
jarraitzen dute legatzaren, hegaluzearen,
antxoaren, txitxarroaren, bakalada, itsas
oilarraren eta merlenkaren kasuan; nahiz
e t a 2 0 1 4 a n % 1 j a i t s i d u t e n
merkaturatutako arrain guztiaren gaineko
ehunekoa. Galiziatik datorren arrain
freskoaren sarrerak handitu egin dira, eta
merkaturatutako arrain guztiaren % 21
baino gehiago izatera iritsi dira; eta
Galiziako portuetako itsaski freskoen
(muskuilua, txirla, lanperna, nekora, A
Coruñako zigala eta izkira) sarreren
ehunekoa ere handitu egin da; hots,
erregistraturiko itsaski freskoen % 53,7.
Era berean, arrain freskoaren ekarpena
hobetu da kasu hauetan: Asturias (+% 13),
legatza, hegaluzea, lupia, txitxarroa;
Murtzia (+% 34) bereziki haztegiko urraburu
eta lupiekin, eta Kanariar uharteak (+%
135), 153 tona hegaluzerekin.
Itsaski freskoen kasuan, Galiziak, Euskadik,
Asturiasek eta Andaluziak ekarpenak
handitu dituzte; izoztuen kasuan, aldiz,
Galiziako, Asturiaseko eta Kataluniako
zifrak igo eta Euskadiko, Kantabriako,
Andaluziako eta izoztuen hornitzaile nagusi
diren Errioxa eta Nafarroako zifrak jaitsi
egin dira.
I npo r t az i oe i dagok i enez , AELC - ko
herrialdeetako (Islandia eta Norvegia)
arrain fresko eta itsaskien ekarpena % 17
handitu da; Europako Erkidegoko, Afrikako
eta Asiako arrain freskoaren sarrera
handitu da; bai eta Iparramerikako itsaski
freskoa eta Hegoamerika eta Asiako
izoztuena ere.
Inportazioko produktuei dagokienez,
i z o k i n a r e n % 9 7 , 7 N o r v e g i a e t a
Danimarkatik dator, eta bakailaoaren %
84,6 bi herrialde horietatik eta Islandiatik.
Inportazioko antxoa merkaturatzen den
antxoa guztiaren % 17 da, eta % 97
Frantziatik eta gainerakoa, Italia eta
Portugaletik dator.
Itsaski freskoari dagokionez, inportatutako
guztizkoa produktu horien sarrera guztien
% 37 baino gehiago da. Zifra hori honako
hauen artean banatzen da: Erresuma Batua
(% 28), Frantzia (% 5,7), Italia (% 4), AEB (%
0,50), eta Maroko (% 0,04).
82
2014ko Merkaturatzea
1...,72,73,74,75,76,77,78,79,80,81 83,84,85,86,87,88
Powered by FlippingBook