Prentsa eta argitalpenak | Bizkaiko 2.100 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute 2019-2020 Zentzumen Tailerretan

Bizkaiko 2.100 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute 2019-2020 Zentzumen Tailerretan

Beste ikasturte batez, Mercabilbaoko Zentzumen Tailerrak jarri dira abian. Bertan, Bizkaiko ikastetxeetako 2.120 ikaslek arrainen eta fruten zikloa ikasiko dute zuzenean, itsasoan harrapatzen edo landa guneetan biltzen direnetik mahaietara iritsi arte. Une honetan, 56 ikastetxek dagoeneko 157 bisita programatu dituzte 2020ko ekainera arte.

Frutak ematen dituzten Restituto Martínez, Frutinter eta Frutas Iru handizkako enpresen laguntzarekin eta Mercabilbaoren kontura doan arrainarekin, txikienek egunero kontsumitzen dituzten elikagaiak ezagutzen ikasten dute. Etorkizuneko kontsumitzaileei produktu freskoen, zaporetsuen eta kalitatezkoen aurreko gustua hezi gura dien ekimena da.
Tailer horien helburuak hauek dira:

  • Bizitza ohitura osasungarria sustatzea
  • Bioaniztasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren aldeko kontzientziazioa eta elikadura hezkuntza sustatzea
  • Landa eremuko biztanleen eta arrantzaleen gizarte aintzatespena
  • Ondare gastronomikoaren garrantzia transmititzea

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Bizkaiko 2.100 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute 2019-2020 Zentzumen Tailerretan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezhoizko Bazkide Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK ETA BILBOKO PORTUAK FRUIT ATTRACTION AZOKARA BIDAIATUKO DUTE, NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIA FINKATZEKO HELBURUZ

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2018 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

Lau urtaroak

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago