Presse et publications | Mercabilbaok 36 lehiaketa gastronomiko babestu ditu 2019an, eta 1.000 ume baino gehiagok parte hartu dute entsalada osasuntsuen tailerretan

Mercabilbaok 36 lehiaketa gastronomiko babestu ditu 2019an, eta 1.000 ume baino gehiagok parte hartu dute entsalada osasuntsuen tailerretan

Mercabilbao Bizkaiko geografian zehar dabil berriro, Makilaren Kofradiarekin elkarlanean, herrietako jaietako gastronomia lehiaketak babesteko. 2019an 36 lehiaketatan hartu du parte, 1.100 ume baino gehiagok euren entsaladak egin dituzte umeentzako tailerretan, eta 3.600 amantal baino gehiago banatu ditu ekimen gastronomikoetan parte hartu duten pertsonen artean.
Horrela, Penintsulako iparraldean dagoen erreferentziazko elikagaien banaketa zentroak, 3S « zaporetsua, segurua eta osasungarria » kalitate zigilua ikusgai jarri gura du urtean zehar Bizkaian antolatzen diren sukalde herrikoietan. Adibidez, Mercabilbaok hainbat lehiaketa lagundu ditu: Barakaldoko babarrunak, Plentziako torradak, Urdulizeko buztan gisatua, Urduñako marmitakoa, Mungiako sukalkia eta baita Bilboko auzoetako ekitaldiak ere, Miribilla, Indautxu, Alde Zaharra, Abusu eta Olabeaga, besteak beste. Etxeko txikienek ere badute euren lekua udalerrietan, Entsalada Osasungarrien Tailerren antolakuntzaren bitartez. Umeei eta familiei, kalitatezko elikadura ez dagoela produktu zaporetsuekin kontrajarrita erakusteko topagunea da. Ekimen arrakastatsua da, 1.100 ume baino gehiagok prestatzen baitituzte euren elikagaiak Mercabilbaok emandako produktuekin.

Inscrivez-vous à notre newsletter.




Actualité importante

Nouvelle

Bizkaiko 2.100 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute 2019-2020 Zentzumen Tailerretan

Lire plus

Annonce officielle

Convocatoria Junta General Extraordinaria

Lire plus

Note de presse

(ES) EL PUERTO DE BILBAO Y MERCABILBAO VIAJAN A LA FERIA FRUIT ATTRACTION CON EL OBJETIVO DE AFIANZAR SU ESTRATEGIA DE INTERNACIONALIZACIÓN

Lire plus

Rapport annuel

(ES) Informe anual 2018

Télécharger

Accédez à la section Vidéos

Voir vidéos

Publication

Les quatre saisons

Télécharger

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Plus d’informations