Urteko txostena 2014 - page 10

2014. urtea azpimarragarria da ingurumenari dagokionez “platinozko erratza” lortu
izanagatik, hau da, TECMA 2014 ferian instalazioen garbitasuna eta hondakinen kudeaketa
egokia saritzeko ematen dena. Era berean, urtean zehar erabilera anitzeko pabiloiko,
merkataritza zentroko eta lur azpiko aparkalekuko argiteria hobetzeko ekintzak egin dira,
guztietan kontsumo baxuko elementuak erabilita. Jarduerarako udal lizentziak eskatzen
dituen betekizunak betetzeko, ingurumen-memoria berrikustean esan dezakegu 2014.
urtea jasangarria izan dela benetan, eta horrek, aldi berean, ingurumenari buruzko
helburuak bete izana eta kudeaketaren bikaintasuna ditu isla. Urtero bezala, ISO 14001 eta
9001 ziurtapenak berritu dira, eta kudeaketa aurreratuko ereduaren autoebaluazioa egin
da. Azkenik, azpimarratu behar da Mercabilbao zigor-arriskuen prebentziorako esku-
liburuaz eta gardentasunaren legeari egokitzeko plataformaz hornitzeko jarduerei ekin
diegula.
Gure iritziz etorkizuneko gakoa kontsumo arduratsua delako, 2014. urtean lanean
jarraitzen dugu gure markaren "gozo, seguru eta osasungarri" ezaugarriak balioesteko.
Elikadurari buruzko formazioan laguntzeko ikasleekin astero egiten ditugun zentzumenen
tailerretan jada milatik gora ikasle izan dira; ospe handiko ekitaldi gastronomikoetan parte
hartzea, hala nola BilbokoAste Nagusiko BilbaoArrain Fish Festival; Bilboko Udaleko Osasun
eta Kontsumo Sailarekin sasiko produktuak bultzatzeko kanpainak; Euskadiko Elikaduraren
Klusterraren eguna ospatzea elikadura azokarekin, eta kirolaren sustapena hainbat
modutan, horiek guztiak Mercabilbaok gizarte-ehun hurbilarekin duen konpromisoaren
erakusgai dira.
Gizarte-konpromisoa
“merca”ren irudia
10
Oraina eta Geroa
1,2,3,4,5,6,7,8,9 11,12,13,14,15,16,17,18,19,20,...88
Powered by FlippingBook