Urteko txostena 2014 - page 9

elikagaigintzan erabiltzeko erretxina aplikatu dugu eta apalategiak hobetu ditugu.
Arrainen sektorean edateko uraren hodia kanpokoarekin ordeztu da, erabilera anitzeko
pabiloiko atzeko nasa eta arrapalak egokitu dira logistikako jardueretarako, halaber
hozkailu-eremuetan birpisuko baskulak instalatzea ere 2014an egin diren gauzak dira, eta
aldi berean, bideetan, nasetan, lurretan eta estalkietan mantentze-lan prebentiboak
egiten ari dira, merkaturako sarbideak hobetzeko lanekin batera.
Prebentzioari, segurtasunari eta autobabesari dagokienez, 2014. urtea igarobidea da
hobekuntzarako bidean: autobabeserako planaren inguruko formazioa eta egokitzapena,
dagokion simulakroa behar bezala eta arrakastaz eginda, eta laneko arriskuei buruzko
auditoria eginda, guztietatik aukerak lortzen ditugu. Oharrak kudeatzeko megafonian
egindako hobekuntzak, ibilgailuak berrantolatzeko eta kontrolatzeko seinaleztapena
egokitzea, eta abiadura murrizgailu finkoak ipini izana eremu horretan egindako
aurrerapausoen isla dira, eta horri gehitu behar zaio merkatuko gune kritikoetara iristeko
sistema elektronikoaren instalazioa, eremuan langileak identifikatzeko sistemaren hasiera
izan daitekeena.
9
Adeitsu eta seguruago
Oraina eta Geroa
1,2,3,4,5,6,7,8 10,11,12,13,14,15,16,17,18,19,...88
Powered by FlippingBook