Urteko txostena 2014 - page 4

2014an zehar Mercabilbaok bere alderdi atsegina eskaintzen jarraitu du, bereziki
errazak ez diren garai honetan, emaitza positiboak erakutsiz. Era berean, Estatuko
iparraldeko eta Frantziako hegoaldeko erreferentziazko hornikuntza-merkatu nagusi
izateko lanean jarraitu du, beti ere Bilbao-Bizkaia markaren babespean, dagoeneko
nazioarteko konfiantza irabazten hasia baita. Onarpen hori funtsezkoa da etorkizunerako
jarduera ekonomikoa eragingo duten inbertsioak gureganatzen jarraitzeko. Harro senti
gaitezke Mercabilbaon ehundik gora enpresa ditugulako, ia mila langilerekin, gure herri eta
hirietako merkatarien lana errazteko zereginean.
Horren ildotik, Mercabilbaok 2014-2017 Plan estrategikoa jarri du martxan, ardatz
berritzaileekin, eta egunez eguneko zereginen etengabeko hobekuntzaren bidea ahaztu
gabe. Hesia ireki eta berrogeita hiru urte geroago, beharrezkoa da merkatua kudeatzeko
formulak berrasmatzea, eta horrekin, ikusmena etorkizunean jarrita, enpresek
jardueraren bilakaeran inbertitzeko bidea zirriborratzea. Era berean, metatutako
esperientzia horri esker, Mercabilbaok munduko beste hiri batzuetan zabal dezake
ikasitakoa, gure inguruko enpresekin aliantzan eta onura komuna xede hartuta; hori baita,
ikuspegiaren xedea ere, bultzada logistikoaren premia, alegia, bai barrura begira, herri eta
hirietara, bai kanpora begira, hegoko baratzak Europako iparraldera hurbilduz salgaiak
birbidaltzeko.
Presidentearen gutuna
4
alioak eta
emaitzak
B
…gardentasuna, kalitatea,
ingurumenaren kudeaketa
egokia eta enpresa-etikaren
ildotik jarduten jarraituko
dugu, alderdi horietan ere
erreferente izan nahi
dugulako (Presidenteak)
1,2,3 5,6,7,8,9,10,11,12,13,14,...88
Powered by FlippingBook