Urteko txostena 2014 - page 8

berean, 2014an aliantza bat hitzartu dugu Bilboko Portuarekin, Afrikako eta Amerikako
hegoaldeko salgaiak jaso eta penintsulan eta Europako hegoaldean birbanatzeko
zerbitzuak eskaini ahal izateko, halaber, Estatuko hegoko baratzak Europako iparraldera
hurbiltzeko ere, itsasoko autobideak erabilita.
Aurrekoaren ondoren, Mercabilbaok datozen urteotan izango duen estrategiaren
hirugarren oina aztertu behar dugu, nazioartekotzea. BilbaoPortekin dugun aliantzaren
kasuan bezala, salgaien nazioarteko joan-etorrien zati baten partaide izaten ahaleginduko
gara; Estatuaren iparraldean erreferentzia den handizkako merkatua kudeatzen lau
hamarkadatan bildutako esperientziari esker, hori eskaintzeko eta munduko beste hiri
batzuekin batera, merkatuak hiriaren jardueraren ardatz izango diren eredu arrakastatsu
batean laguntzeko gaitasuna eta ezagupena daukagu, beti ere inguruko enpresen eta
erakundeen laguntzarekin eta Bilboko bisita-txartelarekin.
Aurreko alorretan ereiteaz batera, gure eguneroko zereginarekin jarraitzen dugu gure
bezeroak ase egon daitezen helburu operatiboei erantzuteko, besteak beste gure
instalazioei funtzionaltasuna ematea eta modernizatzea. Eraikinak zaharrak direla
badakigunez, haietan mantentze- eta kontserbazio-lanak egiten jarraitzen dugu, beti ere
Bilboko Udaleko Albaitaritza Zerbitzuak egiten dizkigun osasun-iradokizunak kontuan
hartuta, eta merkatuaren irudia hobetu nahian. Horren ildotik, honako hauek azpimarratu
behar dira: fruten eta erabilera anitzekoen postuetako hormen beheko aldea saneatu eta
xaflaz indartu da, arrainen pabiloiko fatxada bistako adreiluz konpondu dugu, fruten
enpresetan eskuak garbitzeko konketa ipini dugu, erabilera anitzekoen postuak behin
betiko zigilatu dira hegaztiak ez sartzeko, eta hozkailu nagusia konpontzeaz gain, lurrean
...mundua banderatzat hartuta
Merkatu hobea
Oraina eta Geroa
8
1,2,3,4,5,6,7 9,10,11,12,13,14,15,16,17,18,...88
Powered by FlippingBook