Urteko txostena 2014 - page 6

2014an gure proiektua garatzen eta hobetzen jarraitu dugu, Mercabilbaok etorkizun
oparoa izango duelako uste osokoak garelako. Sasoi berri hau prestatzeko, 2014-2017 plan
estrategikoa abian jarrita, datozen urteetan gauzatu beharreko helburu estrategikoa
bultzatzeko urrats garrantzitsuak egin ditugu; hori guztia gure akziodunengandik jasotzen
dugun laguntza irmoarekin eta finantza-egitura saneatua edukitzeak ematen duen
bermearekin; beste urte batez, emaitza onak erakusten dituelako, inguruko egoera
ekonomikoa gorabeheratsua izan arren.
Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri behar zaionez, Mercabilbaoko eragileak abagune
horren jakitun dira, eta etenik gabe lanean jarraitu dute prezio adostuetan produkturik
onenak eskaintzeko, merkatuek oso egoera konplexua bizi dutela eta horrek kontsumoan
duen eragina kontuan hartuta. Dena dela, eta okertzeko beldurrik gabe, esan dezakegu
Mercabilbaoren jarduera maila ez jaisteaz ez ezik, igo ere egin dela; bai merkatuaren
okupazioan, urteko gorabeheren gainetik erabateko okupazioa izan baita, bai produktuen
sarrera-erregistroen hazkundean; izan ere, fruta eta barazkien merkaturatutako kopuruak
aurreko urtekoak baino % 4 handiagoak izan dira, 2012ra arteko goranzko erregistroak
hobetuz, eta arrainaren jarduera, ekaitzak ekaitz, aurreko urtekoa baino % 0,6 hobea izan
da.
2014ko gertaera nabarmengarriak
raina eta
geroa
O
6
…2014an egindako lehenengo
urratsa etorkizuna
bermatzeko, 2021en osteko
ikuspegia argitzea izan zen,
eragileekiko kontratuak
amaitzen diren urtea delako,
eta Sozietatean iraupen
mugagabea duela urte batzuk
zehaztu baitzen.
(Zuzendari nagusiak)
1,2,3,4,5 7,8,9,10,11,12,13,14,15,16,...88
Powered by FlippingBook