Urteko txostena 2014 - page 7

Hasieran aipatutako ildo estrategikoei ekinez, 2014an egindako lehenengo urratsa
etorkizuna bermatzeko, 2021en osteko ikuspegia argitzea izan zen, eragileekiko
kontratuak amaitzen diren urtea delako, eta Sozietatean iraupen mugagabea duela urte
batzuk zehaztu baitzen. Horren ildotik, 2014ko martxoan, egungo lizentziak iraungi
ondoren merkatu zentraleko zerbitzuekin jarraitzeko borondatea helarazi zitzaien
instalaturiko enpresei, horrela, jarduera garatzeko eskaini ahal izateko kontratu berriak
taxutzeko zazpi urte izango genituen. Dena dela, merkataritza proiektu batek eta hari
eutsiko dion inbertsio-ahalegin batek bermatu beharko du. Era berean, puntu horretara
araudi-eskakizun guztiak eguneratua daudela iristeko, une hartan funtzionatzeko eta
merkatuen zerbitzua emateko araudi berriak diseinatzeko xedea finkatu genuen,
etorkizunaren oinarri izateko.
Gure planaren bigarren ardatz taktikoa logistika sustatzea da, kontuan hartuta
merkataritza arloko banaketa bizitzen ari den joerak eta, batez ere, Mercabilbaon
gertatzen den metaketa lortzeko kate-begi guztien sinergiak. Puntu horretan, 2014
ekitaldian, barneko logistika garatzen jardun dugu; hau da, jatorria edo helmuga
Mecabilbao izanik, kasuan kasu, Estatuko hainbat punturen arteko duten garraio-linea
egonkorrak ezartzen; eta baztertu gabe gure instalazioetan elikadura-kateen
banaketarako plataformaren bat hartzea ez eta gure hiri eta herrietako saltegietan fruta
eta barazkiak modu batera tuan banatzeko “Basauritik Bilbora" ibilbidean saiatzea ere.
Finean, elikadura-eremu bakarrean elikaduran eta zerbitzu osagarrietan adituak diren
100dik gora enpresa edukitzeak ematen dituen aukerak baliatzea da kontua. Duela urte
batzuk Ipar Euskal Herriko merkatuak eskaintzen zituen aukerak aztertzen hasi ginen eta
gaur egun Mercabilbaotik egunero fruta-trailer bat jasotzen duen errealitatea da; era
7
Oraina eta Geroa
Mugarik gabeko etorkizuna
Mugarik gabeko jarduera
1,2,3,4,5,6 8,9,10,11,12,13,14,15,16,17,...88
Powered by FlippingBook